XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PAPERAK eta liburuak baztertuz, Julieta eta Romeo irribarretsu eseri ziren sukaldeko mahaiaren mutur banatan.

Julieta, esku dardartiaz hasi zitzaion Romeori kafea zerbitzatzen, baina erdia katilutik kanpo geratu zen.

Barkatu eta barkatu.

Ez da ezer eta ez da ezer.

Tartarekin punteria problema gutxiago, eta jateari ekin zioten barau luze batetik irtenberriak baileuden...

- Arraioa, irakasle kankailu honen apetitoa neurrigabekoa da! - oihu egin zuten sagu zelatariek.

- Alajaina! Ikusten al duzue Julietak berak zenbat jaten duen?

Ez al da ba flakatzeko dieta bat egiten ari?

- Horretarako egon gaituk gu bere errejimena agoantatzen denbora guzti honetan?